ELIZONDON DISPERTSIOAREN KONTRA ORTZIRALEAN



Dispertsioaren kontrako hitzorduek aitzina jarraitzen dute "Baztango herriek ere dispertsioari ez!" kanpainaren baitan. Erratzun, Arraiozen, Anizen eta Arizkunen egin ondotik, Elizondoko izanen da aste honetan.
Kasu honetan, Joxe Miel Gaztelu elizondarra espetxeratua dagoen Algeciraseko kartzelaraino dauden 1.200 kilometroak irudikatuko ditugu bizikleta batzuen pedalei eraginez. Taldeka eta txandaka, 1.200 kilometro eginen ditugu lau bizikleta estatikoetan, elkartasunari bide emateko. Ekitaldiak iraunen duen denboran dispertsioaren liburuxka eskuratzeko aukera izanen da eta musika eta bertze sorpresa zenbait izanen dira.
  • NON: Elizondoko plazan. 
  • NOIZ: ekainaren 12a, ortzirala, 19:00etatik aitzin 
Anima zaitez eta egin kilometro batzuk dispertsioaren kontra!
Denon artean lortuko dugu!
BAZTANGO HERRIEK ERE DISPERTSIOARI EZ!