Espero zena baino tarte handiagoarekin erran diote ezetz greziarrek hartzekodunen proposamenari. %60tik goitikoa izan da parte hartzea. Atenasen, jendetza atera da kalera ezezkoaren garaipena ospatzera, eta Europako Batzordeari akordiorako eskua luzatu dio Giannis Varufakis Greziako Finantza ministroak. Gaur, EBZk Greziako egoera aztertzeko bilera eginen du; Merkel eta Hollande ere batzartuko dira, helburu berarekin. Bihar, euroguneko ordezkariek egingo dute bilera. Berria egunkariko webgunena publikatutako analisi interesgarriak: