300 lasterkarik eta 477 ibiltarik, eguraldi sargoria lagun, Nafarroa Oinezko mendi probetan parte hartu zuten atzo, Baztango hamabortz herrietako mendietan eta Aldudeko herrian barna.
Aipatzekoa da kirolarien artean, Baigorri, Ortzaize, Lesaka, Bera, Altsasu, Lodosa, Tafalla eta Baztan ikastoletako zenbait ordezkari binaka lasterka aritu zirela.
Mendizaleak mendi gainetan zeuden bitartean, ehun inguru haur eta gaztetxo lasterkariek hartu zituzten Elizondoko karrikak.
Goizari akabaila emateko, 600 lagun bildu ziren Elizondoko Merkatuzelaian
bazkaltzeko eta ondotik sari banaketa burutu zen giro ederrean.