ALMANDOZKO ARTEZELAI INGURUKO BIDEA BERRIZ IREKIRIK

Udalak prensa ohar batean adierazi duenez Almandozeko Artezelai parajearen ondoan, irailaren hasierako erauntsiek errepideko parrilla bete eta gainezka eginarazteagatik errepidea harriz bete eta handik ibiltzea ezinezkoa egin zuten. Baztango udalak, parrilla eta errepidea garbitu eta xangeriak eta kunetak ireki ditu. Modu berean, pausu kanadiarreko parrillaren ondoan, aziendak pasatzeko balengoa paratu du.
Bertzalde, azkeneko asteetan Gartzainen Gas Naturala sartzeko lanak egin dituzte. Ondotik, Ariztegi auzorat eramateko lanak eginen dira. Baztango udalak Gas Naturaleko arduradunekin bilera eskatu du Baztangoiza alderat gas naturala eramateko eskaera egiteko. Lehendabiziko fase batean Arizkun, Ordoki eta Erratzu aldera eta, ondotik, Amaiur eta Azpilkuetarat.