SORTUk prensa ohar bat kaleratu du atzoko atxiloketak salatzeko:ETAko goiburuen hamaikagarren atxiloketaren aurrean gaude. Ez lehendik egindakoek ezta oraingo atxiloketa hauek ere, ez dute lortuko ezkutatzea hemen jatorri politikoa duen arazo latza badagoela eta hori da hain zuzen, herritarrok ezin dugula gure etorkizuna libreki erabaki.
Atxiloketa hauek ez dute inongo zentzurik. 2011ko urrian ETAk jarduera armatuari bukaera ematea erabaki zuen eta momentu honetan armagabetzearen aurreko inbentariatze eta zigilatze prozesuan dago buru belarri hainbatetan publiko esan duenez. ETA ez da dagoeneko eragile armatu bat; horregatik, ETAren kontra ekiteak orain hainbat hamarkadatik hona Espainiako Gobernuak irizpide antiterroristapean egin duen bezala, herri honetan zabaldu den errealitate politiko berriari muzin egitea suposatzen du, eta modu berean jarraitzen da kriminalizatzen azken garaian hartutako erabaki handien eragileak diren pertsonak eta egun bizitzen ari garen denbora politiko berria ahalbidetu duen erakundeetako bat.
ETAk modu positiboan ekin dio jarduera armatuaren amaieratik eta ukazinezko aurrerapausoak eman ditu euskal gatazka politikoaren konponbidea laguntzeko asmotan; gobernu espainolak aldiz, bakerako aukera guztiak zapuzteko asmotan aritu da lehenengo egunetik modu guztiz arduragabean. Bortxakeriz, errepresioz eta atxiloketen bidez aritzea bakearen aldeko jarrera eta armagabetze betean dagoenaren kontra psikopaten jokabidea baino ez da.
Hauteskunde espainoletara atxiloketen eta errepresioaren karta jokatuz iritsi nahi duen Alderdi Popularraren aurrean gaude. Euskal herritarrok horrela erabaki dugulako, herri honetan politikoki ezer ez den alderdi bat, bakearen etsai gisa agertu nahi duena behin berriro ere Ebrotik harago bozkak irabazi nahian.
Euskal gizarteak bake prozesua sendotu eta bere etorkizunaren jabe izan nahi du, eta SORTUk bat egiten du erabat gizartearen eskaera horrekin. Ezker Abertzaleak aldebakartasunetik ekin zion herri honen bakea eta askatasunaren aldeko prozesuari eta gaur berriro ere helburu horren aldeko apostua berretsi nahi dugu.
Zentzu horretan, euskal presoen sakabanaketaren amaiera esijitzeko etzirako aurreikusita zeuden herriz herriko mobilizazioak probestuko ditugu euskal gatazkaren konponbide demokratikoaren alde Ezker Abertzaleak duen jarrera berresteko.