Errotaren Eguna Baztan-Bidasoan ibilbide luzea daraman jardunaldia da. Bere helburua eskualdean dugun ondare arkitektoniko eta kultural hau balioan jarri eta egungo jendartearen artean ezagutaraztea da. Iaz Urdazubiko Errotan lekukoa Amaiurko Errotari pasatu zitzaion eta aurten beraz Baztango errota honetan ospatuko da bigarren aldiz. Lehen Bertizko Partzuergoak udalekin bat antolatzen zuen ekimen hau bizirik mantentzeko aurten Baztango Udalak osoki hartu du bere gain, hurrengo urteari begira eskualdeko udalek sortutako Baztan-Bidasoa Turismo Garapeneko batzordearen esku geratuko delarik.
EGITARAUA:
- 10:00etan: Irekiera ekitaldia
- 10:00etatik 12:00etara gidatutako bisitak
- 12:00etan diaporama eta hitzaldia
- 13:00etatik 14:30era talo dastaketa
- 15:00etan arto hazien trukaketa
- 17:00etan dantza herrikoiak
Goizean barna artisauak eta produktuen azoka eta egunean barna musika animazioa eta Baztango errotei buruzko erakuketa
NOIZ: irailaren 20an- NON: Amaiurren