Emakumeen mundu martxako karabanak hilabeteak daramazki Europako herri ezberdinak zeharkatzen, martxoan kurdistandik atera zenetik. Denbora luze honetan, Europan zehar ibilbide zabala gauzatu eta esperientzia eta ekintza ezberdinak bizitu ondotik, azken txanpan sartu da. Horrela, irailaren 28an karabana Euskal Herrian sartu eta urriaren 17an Lisboan bukatuko da.
Euskal Herrian, irailaren 28an Tafallan eginen zaio harrera, urriaren 4an Bilbon ekitaldi nazional batekin Galiziarrei testigua pasatzeko. Tartean, aurtengoan, emakumeen mundu martxak gure eskualdea bisitatuko du. Irailaren 29an, astertea, Leitzan bazkaldu ondotik, Karabana Elizondora iritsiko zaigu arratsaldeko 16:45etan. Horren harira ekimen ezberdinak antolatu dira:
2- Bizitzaren iraunkortasuna: Argi dugulako krisi deitzen dioten honetan, emakumeok pairatzen dugun indarkeria eta prekarietatea handiagoa dela,eta alternatibak ere baditugulako, zehazki, bizitza erdigunera ekartzen dituzten politikak aldarrikatu nahi ditugulako
3- Gorputzak eta sexualitateak: Badakigulako gure gorputzetan inskribatzen direla esanahi eta indarkeria asko, baina badakigulako baita ere, gure gorputzak eraldaketarako arma ere badirela, hala, desirez, lesbianismoaz, transexualitateaz… ere mintzatu nahi dugulako.
4- Sarean lan egitea eta aniztasuna kudeatzea: Argi dugulako helburu nagusienetako bat emakume eta feministak saretu eta batzea dela, indargunea dela hau bera, eta espazio ireki eta anitza izatea nahi dugula, noski, argi dugu aniztasuna izateko landu egin behar dugula, hala nola, denok gure tokia izan dezagun espazio komunak sortu eta mantentzen.
Aldarrikapen nagusi hauek kontutan hartuta, Euskal Herrian hainbat talde, mugimendu eta norbanakok bere atxikimendua adierazi diote Mundu martxari ereite sinbolikoen bitartez. Izan ere, EMMren oinarrietako bat elikadura subiranotasuna da . Eta hori kontutan hartuta aurtengo ikurra hazia dugu.Baztanek ere, bere atxikimendua adierazi dio emakumeen mundu martxari ereite sinboliko ezberdinen bitartez.
Gure gorputzak, gure lurraldeak. Martxan segituko dugu guztiak libre izan arte!!!

- Irailaren 24an:Emakume mundu martxaren aurkezpena eta dokumental emanaldia: Lurra,Lana,Izana “Usurbilgo emakume baserritarren ahotsak” Arratsaldeko 19:00etan Arizkunenean.
- Irailaren 29an: Emakumeen karabanari harrera Arratsaldeko 16:45ean, (Elizondoko herri sarreran bizikletekin. Herriari buelta emateko plazaraino). Ondotik plazan Eeitaldia, txalaparta, bertsolariak, kantariak, merendua… izanen dira