ZENBAIT MANTENIMENDU LAN EGIN DU UDALAK ESKOLETAN

Ikasturtea hasterako Baztango udalak bere ardurapeko eskola eraikinetan hainbat mantenimendu lan egin ditu.
Lanik aipagarriena Arraiozko eskolakoa izan da goitiko eta behitiko komunak berritu baitira eta beheitiko solairuan parke flotantea paratu eta dena margotu da. Arraiozko lanek denera 11.584 euroko kostua izan dute.
Gainerakoan Gartzaingo eskolako galdara konpondu da eta Gas Naturala aipatu ikastetxerat eta Elizondoko eskolarat eraman da. Elizondoko eskolan euria egiten zuelarik jolastokia putzutzen zuen hodian zegoen arazoa zein zen harpatu ahal izan da eta konpondu ere bai. Horrela,printzipioz, jolastokia orain artio bezala putzutzea saihestu beharko luke.
Bertze eskoletan ohiko mantenimendu lanak egin dira. Lan hauek udaletxeko mantenimenduko langileek eta enplegu sozialeko langileek egin dituzte. Betiere, aurtengo udan Irurita, ­Lekaroz eta Amaiurko ur­biltegiekin izandako arazoek, eskoletako lanak egiteko denbora kendu dute eta, horrek justu samar ibiltzea ekarri du.