900 SINADURA AROZTEGIAKO UGPS GELDITZEKO

Ortziralean aroztegia eta gero zer? plataformak aste betez bildutako sinadurak eraman zituen Iruñeko erregistrorat, Baztandarren 900 sinadura bildu dituzte aste betez Nafarroako Lehendakariari Lekarozko UGPS (PSIS)a gelditzea eskatzeko.

Lekarozko herriak, Baztango Batzar Nagusiak eta sinatu duten herritarren eskaera betetzea eskatzen dugu. Onartezina eta aldaketaren kontrakoa da proiektu hau UGPSa bezala tramitatzea. Proiektuaren izaeratik haratago Lekaroztarrei eta Baztandarrei erabakitzeko eskubidea ebasteko egindako tramite hutsa izan da.

UGPSa lehen bait  lehen gelditu eta proiektua aurkeztekotan, bertze herritar guztiok egiten dugun bezala Baztango Udaletik aurkeztea eskatzen dugu. Horren ondotik, eztabaida soziala abiatzea eta erabakitzeko eremua edota modua Baztanen erabakitzea eskatzen dugu, iruzurrik gabe, faborezko traturik gabe eta joku zikinik gabe.

Oharra probextu dute Alduide Mendiko koordinakundea eta Zilbeti Bizirik lortutako garaipenarengatik zoriontzeko, hala nola Zilbetiko meategi proiektuaren bidegabekeria gelditzeko borrokatu diren guztiei. Aroztegiarekin bezala, iruzurrean eta bidegabekerian oinarritutako proiektuak, Nafarroan tokirik ez dutela erakusteko borrokak emaitza onarekin bukatzea poztekoa da guztiontzat.