ARRISKUA SORTZEN ZUTEN ZUHAITZAK KENDU DITU UDALAK

Baztango udalak aitzineko astean Erratzuko Untxide auzoan argi eta telefono kable gainerat eroria zen zuhaitza kendu du. Bertzalde, Izpegiko bidean erori hurren zen zuhaitza ere kendu du. Kasu horretan, udalak hala eskaturik, lanak Mariezkurrenak egin ditu, errepidearen mantenimenduaren ardura beregain baitu.