BAZTANGO UDALAK SUMUTSUKO BIDEA IREKITZEKO LANAK HASI DITU

Aitzineko astean Mikel Ortega Baztango udaleko zinegotzia eta Nafarroako Toki administrazioko teknikaria Aritzakunen hertsirik den Sumutsuko parajeko bidea ikusten egon ziren. Teknikariak arazoaren larritasuna bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen baita hango baserrietarrei egoerak ekartzen dien kaltearen berri izateko ere.
Teknikariak horiek guztiak balotaurik gaia Toki Administrazioko departamendutik Landa Garapenerat igortzea erabaki zuen nekazal azpiegitura delako. Hori horrela, bidea behin betiko konpontzeko aurtengo neguan izandako erauntsiek egindako kalteak konpontzeko dirulaguntza deialdira aurkezteko aukera dagoela jakinarazi zuen. Horrek bidea %100ean finantzatzeko aukera eman badezake ere afera 2016rat gibelatzea ekarriko luke.
Horrela gauzak, Baztango udalak soluziobidea mantsotuko dela ikusirik, bidea behin­behinean edo probisionalki lehen bait lehen irekiko du. Irekitze hau guztiz probisionala izanen da heldu den urtean dirulaguntzekin behar den bezala konponbu bizkirtartekoa. Baztango udalak bide behin­behinean irekitzeko lanak asteazken honetan hasi ditu.