Baztango udalak ortzeguneko osoko bilkuran traktorea eta sasitza mozteko tresna edo desbrozadora erosteko erabakia hartu du. Herrietako alkateen aspaldiko eskaera zen hau eta aurtengo diru soberakina erabiliz EH Bilduren eta Ezkerraren proposamenez eta Auzolaneanen babesarekin erabakia hartu da. Gero Bai eta UPN aurka agertu dira. Traktorea eta sasitza mozteko tresna erosteko aurrekontua 60.000 eurokoa da.
Traktorearekin eta sasitza mozteko makinarekin Baztango pistak mantentzen ahalko dira. Baztanen 900 kilometro pista baino gehiago daude eta barreiatutako bizitegi aunitz. Orain artio herri bakoitzari urtero hiru kilometro pista garbitzeko zerbitzu esternoa eskaintzen zitzaion. Zerbitzu hori, ikusi ahal izan denez, ez da nahikoa. Traktorea eta sasitza mozteko makinaren inbertsioarekin bideak behar diren bezala mantenduko dira. Gainera, etorkizunean zerbitzu gehiago eskaintzeko aukera emanen du: bazkaleku komunaletako sasitzen mozketa edo desbrozea adibidez.