Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: urria 12, 2015
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

20 urteko kartzela eta 56.000 euroko zigor eskaera zazpi laguni

Aroztegiako auziperatuekin elkartasuna adierazteko agerraldia egin da Lekarozen. 270 pertsona bertaratu dira Aroztegiako jauregi parean izandako prentsaurrekora. Argazkietan auziperatutako 7 herritarretatik 5 agertzen dira mahaiaren bueltan eserita. Bertan pasa den mezua osorik sartu dugu: "2021eko udaberrian Baztango Lekarozko herria loratu zen bere lurrak defendatzeko nahiarekin. Espekulazioaren mamurru beltzak bere makinekin, beraiendako espreski egindako legeak errespetatu gabe eta Baztango herritarren eta tokiko erakundeen erabakien gainetik pasatuz, gure lurrak xehatzera etorri ziren. Agertu bezain fite Euskal Herriko xoko guzietatik herritarrak Aroztegirat hurbildu eta akanpada koloretsu, eta desobedientearekin, gure gorputzak makinen aitzinean paratuz, basakeria zen obra hura gelditzea lortu genuen. Palacio de Arozteguia SL, TEX eta QUEIPO SL etxerat igorri genituen, ZORIONAK! Euskal Herriko eragile, norbanako eta mugimendu anitzen babesari esker gertatu...
Irudia

METAZIRI ALDIZKARIA BERTZE BEHIN BAZTANEN ALDAKETA LAGUNTZEKO TESTU MAMITSUEKIN

Geldialdi baten ondotik Metaziri aldizkariak udaren hasieran 17. alea argitaratu zuen. Ale berria berrikuntza batzuekin heldu da  www.metaziriekoizpenak. blogspot.com  sareko gunea ere abiatu baitute. Elkarrizketa honetan aldizkarikoekin azken aleaz lau solas egin ditugu. Informazio gehiago nahi izanez gero aipatu sareko gunean duzue. Arranbela : Metaziri berriaren argitalpena denboran pixkat luzatu zaizue… Metaziri:   Bai, hala da. Oraingo ale hau 17. dugu eta orain urte eta erdi argitaratzeko asmoarekin hasi genuen. Azkenean afera bat eta bertze ekainaren hondarra artio gibelatu zaigu. Alta, aldizkariko testuetan denboraren iragateak ez du sobera eragin, nahiz akaso, denbora tarte hau pasatu ondotik gogoeta batzuk bertze zehaztapen bat eduki beharko luketen. Arranbela:   Eta, edukiei buruz zer aipatzen ahal duzue? Metaziri:   Ba, betiko gisan, Baztanen abian dauden prozesu herritar, politiko, ekonomikoak ulertu, problematizatu eta dagokionean ...
Irudia

(H)ilbeltzaren hamargarren beltzunea

Datorraren urtarrilaren 22an abiatuko da (H)ilbeltzaren aurtengo edizioa, hamargarrena. Antolatzaileen adierazi duten moduan, "hamar egin ditugu, bakarra eginen genuela uste genuelarik. Ilusioa dugu eta ilusioz egiten dugu". Bertan hamar ekitaldi izango ditugu (bertze urteekin konparatuz, bat gehiago, ortzegunekoa) eta "11 momentu goxo. Aurten ere, negu gorrian antolatzen dugun aste beltza, kolore bizikoa heldu zaigu: klasiko urdinak, mahai inguru moreak, jolas marroiak eta itzuli berdeak, gustu guztietarako aukera", ziurtatu dutenez. Ilbeltzaren 22tik 28ra izango da (H)ilbeltza, Dionuele (euskara hutsezko plazen sarea) ekimen nazionaleko lehena, bidenabar: "Gero etorriko dira Azkoitia, Zarautz, Ziburu, hernani, Sara, Galdakao eta Lazkao. Sare ederra arrantzarako eta gure literaturan galtzeko". (H)ilbeltzari dagokionez, hauek izanen dira, egunez egun, ekitaldiak: 22, astelehena: Idazleekin solasean, VI.(H)ilbeltza bekaren irabazlea: BeƱat Irastorza Ugalde ...
Irudia

BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK DOKUMENTALA ARIZKUNENEAN

Barrura Begiratzeko Leihoak euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala da , bortz istorio motz independentek osatua. Bortz zuzendari desberdinek hartu dute parte, subjektibitatetik lan eginez, maiz ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin.  NOIZ: Igandea , ilbeltzaren 27a, 19:00etan NON: Arizkunenean
Blogger zerbitzuak eskainia