ESKATU NAFAR HEGOALDEK PRODUKTUEN SASKIA ETA LAGUNDU BERTAKO EUSKALGINTZA!!

Aurtengo kanpaina ere Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean garatuko dute, kanpainan landu beharreko edukiak Hartu eta eman ideiaren inguruan bilduz:

 • Saskia erosita Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuak eskuratuko ditu kontsumitzaileak (hartu).
 • Nafarroa hegoaldeko ekoizleei eta euskalgintzako eragile eta pertsonei ekarpena eginez (eman)

Hiru proiektuotara bideratuko da dirua: Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastola, Erriberako AEK eta D eredua Nafarroa osora zabaltzea bilatzen duten ekimenetara. 15 produktu erosiz egiten da ekarpen hori eta saskiaren salneurria 50 eurokoa izango daGutxi gorabehera, merkatuan izango lukeen prezioan eskainiko dira produktuak, baina %25 aipatutako proiektuetara bideratuko da.

Kanpaina hasi da eta azaroaren 8a baino lehen egin beharko da eskaeratoki hauetan:

-Elizondoko Fantxike eta Kattalingorri arropa dendak.
-Arizkungo Dolaetxea ostatua.
-Erratzuko Zubi Punta ostatua.

Saskiak azaroaren 16 eta 29a bitartean jasotzen ahalko dira Elizondoko Kattalingorri arropa dendan.

Informazio gehiago: www.errigora.eus