ELKARTASUNA
GAZTETXEAN
Mobilizazio edo ekintza politiko ezberdinetan (kontzentrak, batzarrak, ongi etorriak...) parte hartzeagatik, hainbat herritar milaka euroko isunak ordaintzera zigortuak izan dira. Hori dela eta, urte hauetan guztietan ekimen ezberdinak burutu dituzte, alde batetik estatuak euskal herritarren kontra erabiltzen duen errepresioa salatzeko eta bertzetik eta bidenabar, errepresio horrek eragindako kalte ekonomikoak arintzeko asmoz.
Hala ere, oraindik ere errepresio horrek bere horretan dirau eta horrekin batera, sakelen ustutzeak. Hortaz, hurrengo asteburuan, hau da, urriaren 17 eta 18an, Baztanen Nafarroa oinez dela aprobetxatuz, Elizondoko Gaztetxea elkartasun gune bilakatu nahi dute.
Larunbata 17:
Arratseko 20:00etan: IrekieraArratseko 22:00etan: KONTZERTUAK: Izenik gabeko taldea eta Tumatxak
Igandea 18: Goizeko 10etatik goizalderarte irekia.
ERREPRESIOAK SAKELAK HUSTU DAZKIGU, LAGUNDU BETETZEN!!!