HERRIETAKO ESKOLEN BESTA OSPATU ZEN IGANDEAN ARIZKUNEN


Pasa den igandean ospatu zen Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen 9. besta. Aurten Arizkungo guraso elkarteak hartua zuen ardura hori eta arront ongi bete zuen lana. Goizeko hamarretan Arizkungo plazak ongi etorria hartu zuen, bertan Arizkungo sagardantzariek agurra eskeini zuten han bildutako guziei.Ondotik, eta ohizkoa den bezala eskoletako bestan, herria ezagutzeko ibilaldia abiatu zen. Hainbat arizkundarren lanak ikusi, eta ukitzeko, aukera izan genuen : astesautzak, artistak, e.a. Bozatetik barna ibili ondoren trikitilarien doinuek alaiturik kalejira burutu zen Lamierritatik Arizkungo herrira. Bertan bazkari autogestionatu egin zen eta atsaldeko partean gozatzeko modua izan zen Irrien lagunen ikuskizuna, Hauspolarien dantzaldia eta plazan jarritako puzgarriekin.