IGANDEKO ERASO SEXISTA SALATZEKO ELKARRETARATZEA GAUR 7etan

Ignadean gertatutako eraso sexista salatzeko gaurko deialdiarekin bat egin du larunbatean Lisboan akitu zen Munduko Emakumeen Mundu Martxak:

Baztango emakume mundu martxak, igandean Nafarroa  Oinezen gertatutako eraso sexista dela eta, gaur, asteazkena 21,  arratsaldeko 19:00etan eginen den elkarretaratzearekin bat egin eta bertan parte hartuko duela adierazi nahi du. 
Horrekin batera, eta gertaera hau  salatzeaz gain, bereziki uda honetan eman diren eraso sexistak gogora ekarri eta guztiz kezkatuta eta haserre gaudela adierazi nahi dugu.
Jakin badakigu eraso hauek ez direla eraso isolatuak, sistema oso baten baitan kokatu beharreko erasoak baizik, sistema patriarkalaren baitan hain zuzen ere. Beraz, ezin dugu indarkeria sexistaz modu bakar eta isolatu batean hitz egin. Egunerokoan eta bizitzako arlo guztietan pairatzen baitugu indarkeria hori.
Hori horrela izanda ere,  eta besta giroan  emandako bortxaketa eta indarkeria sexista gogora ekarriz, erran nahi dugu kaleak, etxeak  plazak, festak, gauak  gureak ere badirela eta bertan beldurrik gabe eta askatasunez bizitzeko eskubidea daukagula.
Hortaz, beharrezkoa ikusten dugu, emakumeak elkartu, antolatu, indartu,  ahaldundu eta eraso sexistei behar bezalako erantzuna eman eta horiekin akitzea.
   Erasoen sexisten aitzinean,  Autodefentsa feminista! Erasorik ez erantzunik gabe!