Baztango Udaleko konpost kanpainen ondorioz zenbait ikastetxe sortutako hondakin organikoak konpostatzen hasiak dira gure zonaldean. Amaiurko eskola da hauetako adibide bat. Haseran beldur eta kezka batzuekin hasi baziren ere, irakasle baten eta bere ikasle taldearen konpromezuari eta eskolako komunitate guztiari esker, gai organikoaren zikloa herrian bertan hestea lortu dute.
Azken bi urte hauetan eskolako ikasle eta irakasleek beren gosarietan eta ikastetxean bertan bazkaltzen dutenek bazkarietan ere sorturiko hondakin organikoak bereizi eta Udalak jarritako konpostagailuan konpostatu dituzte. Udaleko hondakin teknikariaren aholkuak jaso badituzte ere, lan guztia beraiek egin dute. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute prozesuan eta zaharrenak izan dira astero nahasteaz eta gai idorra gehitzeaz arduratu direnak.
Joan den astelehenean beren lanaren lehendabiziko emaitza lortu zuten, itxura ezin hobeko konpost ondua. Orain honekin zer egingo duten erabakitze lanetan ari dira.