NON DAGO EGUZKILOREA? AURKEZTUKO DUTE BIHAR

Bihar, urriak 13, arratsaldeko 19:00etan Iruñeko Planetarioko Tornamira Aretoan Nafarroa Oinezen harira egindako Non dago Eguzkilorea? pelikula aurkeztuko dute. Euskal mitologia eta zientzia uztartuko dituen marrazki bizidunez egindako ikus-entzunezkoak Baztanen barna galdu den Eguzkilore bat du abiapuntu. Bilaketa horretan, izarrak, ilargia eta konstelazioak ezagutzeko parada izanen da, euskal mitologiako pertsonaia ezagunak lagunduta. Ortzegunetik aitzin ikusteko aukera izanen da.