Ortziralean gaztetxean bildu zen jende andanak abenduaren 3an hasiko den makroepaiketaren berri izan zuen.
Aurkezpenean Nora Salbotxek erran zuen bezala, "dena ETA da" tesiarekin bat egiten duen bertze epaiketa bat da Petri eta Patxiri bertze 33 lagunekin batean eginen dietena. Duela 8 urte izan zen sarekada eta guzi hauetan beren eskubideak urratuak izan dituzte, errugabetasun presuntziorik gabe. 2 urte eta 2 urte eta erdiko tarteko kartzelaldia pasatu dute denek, eta orain 10 urte arteko zigorrak eskatzen diete.
Patxi Urrutiak hartu zuen hitza lehenengo eta epaiketa honek duen karga pertsonala eta politikoa azaldu zituen. 8 urtez airean bizi izan dira, errudunak balira bezala, kartzelan pasatutako urteaz aparte. "Beharrezkoa da ikustaraztea epaiketa politikoa dela hau eta bertze gizarte justuago baten alde egiteagatik gaudela egoera hontan"
Juan Joxe Petrikorenak, Petrik, hartu zuen hitza ondotik eta epaiketa hau, Espainiako estatuak disidentziarekin akitzeko tresnetako bat dela erran zuen. "Terroristak" erraten duen sirena ahotsarekin konparatu zuen, beldurra sorrarazten duena, eta aitzin egiteko mozorroa kendu behar diogula estatuari. Disidentziak lortu ditu historikoki lortu diren eskubide desberdinak eta sirena hots hori indargabetu behar dugu eskubideak lortzen segitzeko.
Aitzeko epaiketa guzi hauek estatuari ordaintzen dioten zerga gisa ikusten dituela erran zuen. Kasu hontan adibidez 1.300.000 inguru euro ordaindu dute fiantzetan, 54 espetxe urte, 200.000 euroko gastu aurreikuspena... karga pertsonalaz aparte, bakoiztak bere bizitza egiteko aukerik izan gabe.
Ondotik jendeak zenbait galdera egin zituen, eskubideak lortzeko borrokan segitu behar dela erranez akitu zuten.