ORTZIRALEAN "AMETSEN LIBURUA" AURKEZTUKO DUTE

427 preso, preso ohi, iheslari eta iheslari izandako euskal hiritarren ekarpenak biltzen dituen ‘Ametsen liburua’ aurkeztuko dute ortziralean Arizkunenean. «Askatasun gabetuek zer dute amets?» Galdera hori zuzendu zien Donostiako Astero argitaletxeak artean espetxean zeuden ia bostehun preso politikori eta euren bizitzan espetxea edo erbestea edo deportazioa ezagutu duten, edo oraindik bizi duten, ehunka gizonezko eta emakumeri. Bi milatik gorari eman zitzaien egitasmoaren berri, orrialde batean euren ametsak eurek nahi zuten moduan ezartzea proposatuz: eskutitzez, poema edo bertsotan, marrazki bitartez... Euskal artista entzutetsu mordoska bati ere proposatu zitzaien egitasmoan parte hartzea.
Ortziraleko aukrezpenean parte hartuko dute Baztan eta Zugarramurdikoak diren bi euskal preso-ohiek: Xotero Etxandi eta Fernando Arburuak