Martxan paratu den herri galdeketaren prozedurarako Baztango zentsoaren %10ak sinatu behar du. Sinadurak Baztango Udaletxeko bulegoetan bilduko dira, astean zehar ohiko ordutegian 9tatik-14ak arte, eta 10etatik 13ak arte larunbatetan, kopuru hau lortu arte. Herritar bakoitzak bi sinadura eman beharko ditu, bat Baztango Udalari egindako eskaera betetzeko eta bertzea Baztango Batzar Nagusiari eskatzeko. Sinaduren bilketekin, ortzirale honetan, apirilaren 1ean hasiko gara. Sinatzaileek Baztanen erroldatutako herritarrak izan behar dute.