Baztango Udalak prentsa ohar batean adierazi duenez, zenbait trafiko aldaketa emanen dira Elizondoko karriketan:
|
Jaime Urrutia karrika oinezkoendako izanen da bakarrik Joan den uztailaren 4an auzotarrekin deituriko bilkura egin ondotik, elizondoko herriak, Baztango Udalaren babesarekin, Jaime Urrutia karrikako tarte bat oinezkoentzat ixtea erabaki du, ondoren adierazten den moduan:
|
Burges Karrikako zentzua aldatuko da. Halaber, ibilgailuen zirkulazioa errazteko Burges karrikaren norabidea aldatuko da. Hemendik aitzinerat Jaime Urrutiatik Santiagorako norabidekoa izanen da eta ez alderantziz. |