Prentsa ohar batean halaxe adierazi du eskualdeko herri irratiak:
Xorroxin Irratiak atzo sabotaje bat pairatu zuen Legaten. Urtero bezala,
atzo, Baztandarren Biltzarra egunaren harira, Xorroxin Irratiak programa
berexia prestatua zuen. Goizeko 11etan hasita, Baztandarren Biltzarra eguneko
nondik norakoak zuzenean jarraitzen ari ginen, hala ere, 2 orduz emititzen
aritu ondotik, eguerdiko ordu bata aldera, gure emisioa eten zen, gure uhinak
ixildu egin ziren.
Ezustekoa izan zen, programa ezin bukatu gelditu ginen.
Legatera hurbildu ginen matxuraren arrazoia jakiteko asmoz. Izan ere, Legaten
dagoen etxolan Xorroxin Irratiaren tresneria dago, antenaz gain. Legatera
hubilduta, etxolako argindarraren kaxa zabaldu ondoren sorpresa jaso genuen. Fusible
bat falta zen. Norbaitek fusible bat kendu zuen, ebatsi zuen eta ondorioz, argindarrik
gabe gelditu ginen.
Fusible bakar bat kendu zuten, nahikoa argindarrik gabe
gelditzeko. Ez zuten deus gehiago kendu edo ebatsi, ezta gainontzeko fusibleak
ere. Bat bakarrik. Nahikoa Xorroxin Irratiaren emisioa oztopatzeko. Jada
konpondu dugu afera. Kontuak kontu, atzoko programa ezin bukatu gelditu ginen.
Sabotaje argi eta garbia. Baina nork egin du? Zergatik? Eta atzo. Zergatik atzo? Baztandarren Biltzarra egunean, zuzeneko emisioa
egiten ari ginenean. Kasualitatea da?
Xorroxin Irratiak gogor salatu nahi du atzo jasandako sabotaia.
Oztopoak oztopo Xorroxin Irratiak aitzinet segituko du. EZ GAITUZUE
IXILDUKO!