"GUK BETI ARAUAK BETEZ EGIN DUGU LAN ETA HAU MONTAJEA IZAN DA EZTABAIDA DESBIDERATZEKO"


Atzo Garbiñe Elizegi eta Joseba Otondok epailearen aitzinean deklaratu zuten Palacio de Arozteguia S.L. promotorak jarritako kereilarengatik. Jende andana bildu zen elkarretaratzean jazarpena salatzeko eta elkartasuna adierazteko Baztango alkateari eta alkate ohiari.

Joseba Otondok prentsa aitzinean solastu zen elkarretaratzean: "salatu gaituzte Aroztegiako eztabaida desbideratzeko. Ez gaituzte erosiko, ez gaudelako salgai" #AroztegiaGelditu pic.twitter.com/guKLmNuv2w


Garbiñe Elizegi 3 orduz egon zen epailearen galderei erantzuten eta Joseba Otondo bertze ordu bete. Ondotik hitz batzuk erran zituzten arranbelarako: