Aroztegiaren
oposizioaren kontrako jazarpen judizialaren salaketa:
Ostegun honetan, epaitegietara deituak daude Baztango egungo
alkate Joseba Otondo eta alkate ohia Garbiñe Elizegi, Aroztegiako proiektua
sustatzen duen enpresak salatuta.
Adolfo Araiz, EH Bilduko bozeramaleak adierazi duenez “EH Bilduk bi hautetsiekiko elkartasuna
adierazteaz gain, enpresaren jarrera salatu nahi du, epaitegien bitartez,
jazarpen judizal eta politikoaren bidez, Aroztegiaren inguruko eztabaida
zikindu eta herriak azaldutako borondatearen gainetik berea asmoak inposatzeko
bidea egin nahi duelako”.
“Nafarroako EH Bilduk
Aroztegiako proiektu espekulatiboaren kontrako jarrera berretsi nahi du”
jarraitu du Araizek, “ezin baitugu ahaztu proiektu honek atzean
dituen helburu urbanistiko eta inmobiliarioak, turismoa eta kirola sustatuko
dituelaren aitzakiarekin estalita. Baztango herritarrek ezetz esan diote
egitasmoari, ez soilik hautetsien bitartez, baita ekainean egindako herri
galdeketan izandako erantzunarekin”.
“Horrexegatik ez dugu
onartzen epaitegien bidez lortu nahi duten jazarpen eta txantai politikoa”
esan du Adolfo Araiz bozeramaleak, “hemen
prebarikaziorik egon bada, PSIS-a onartu zenean izan delako, UPNren Gobernuaren
azken egunetan, azkar eta presaka onartuta. Horrexegatik, eta bukatzeko,
Nafarroako egungo Gobernuari eskatzen diogu, ez dezala UPNk inposatutako tranpa
hau onartu, gelditu ditzala Aroztegiako proiektua aurrera eramateko pausu
administratiboak eta ireki dezala Baztango biztanleekin elkarrizketa bidea”.