BAZTANGO ALKATEA JOSEBA OTONDO, AURREKONTUEI BURUZ

Martxoaren 10ean egin zen ez ohiko osoko bilkuran Baztango Udalak 2017ko aurrekontuak  onartu zituen, EH Bildu (4), Ezkerra (2) eta Auzolaneanen (1) aldeko bozkekin . Geroa Baik (2) abstentziorat jo zuen eta UPNk (4) kontra bozkatu zuen. Aurrekontua 7.382. 531 euroko izanen da.
Joseba Otondo aurrekontuei buruz: "baztandarren ongizatea lehenesten dute aurrekontuek"