Hemen da Errigoraren Uztaberria, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera.
Aurtengoan kanpaina bakarra izanen da: olioa eta kontserbak, biak aldi berean eskatu beharko dira. Jaso eta ordaindu berriz, bi txandatan martxoa akitzean edo apirila hasieran olioa eta ekainaren hastapenean kontserbak.
Inoiz baino eskaintza zabalagoarekin heldu da aurtengo kanpaina. Izan ere, lehenengoz, #ESKUTIKeskura eskaintzen diren produktu guziak ekologikoan ere eskuratu ahal izanen dira.
Eskaerak on-line egin daitezke edo Baztango toki hauetan martxoaren 14a arte:
- Erratzuko Zubi Punta ostatuan.
- Arizkungo Dolaetxea ostatuan.
- Elizondoko Fantxike eta Kattalingorri-Zangue dendetan.
-Oliba-olioa martxoaren 28ti apirilaren 1era.
-Kontserbak maiatzaren 30etik ekainaren 3ra.
Informazio gehiago www.errigora.eus atarian