Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: maiatza 03, 2017
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

IRITZI ARTIKULUA: GURE GORPUTZA, GURE ERABAKIA. ABORTUA DOAN ETA ASKE OSASUNGINTZA PUBLIKOAN.

Madrilgo PPko Gobernuak “Jaio ez dena babesteko Lege Organikoa” deitzen duten legearen onarpenarekin emakumeei beren amatasunaz askatasunez erabakitzea ukatuko zaie. Honek gaurko egoerarekin konparatua gibelerat egiten duen pausoa da, 1985eko legearekin zegoen egoera baino gogorragora itzuliz. Idoia Gilleneak iritzi artikulu hontan abortuaren lege desberdinen konparazioa egiten du bere hausnareketa plazaratzeko abiapuntu gisa. Artikulu osoa hemen   
Irudia

KEPA ARIZMENDIREN OMENEZ ZENBAIT EKITALDI ANTOLATU DITUZTE

Bortz urte beteko dira ekainaren 8an Kepa Arizmendi bereau margolari eta borrokalaria hil zela. Batetik bere lanen erakusketa bat izanen da Arizkunenean ekainean eta bertzetik 7an zenbait ekitaldi: 11:00etan Rugby partida Lekarozen 13:30etan bere sortetxean plaka paratzea Ondotik triki poteoa 14:00etan bazkaria Antxitonea Sarrerak eskuratzeko: Zubipunta, Dolatxea eta Intzan edo telefono hontarat deituz: 662333787

PARISEKO MANIFESTAZIOA: ORAIN PRESOAK

#OrainPresoak Pariseko manifestazioa from Ahotsa on Vimeo .

BAZTANEKIN ZERIKUSIA DUTEN IKASKETA AKABERAKO LANENDAKO LAGUNTZA BERRIAK EMAN DITU UDALAK

Baztango Udalak ikasketa akaberako lanak edo proiektuak diruz laguntzeko bigarren deialdiko laguntzak ebatzi berri ditu. Aurtengo onuradunak Nahikari Vesga Maisterrena amaiurtarra eta Ainhoa Astiz Goñi lekaroztarra dira.   Nahikari Vesga Euskal Ikasketetako graduko ikaslea da EHUren Gasteizko fakultatean eta bere lana Baztango galdegai egitura baten azterketa izanen da; horrek hizkuntzaren teoriarako dituen ondorioak esploratuz. Ainhoa Astiz Goñi , bertzalde, Haur Hezkuntza graduko ikaslea da NUPen, Iruñean eta  ikasketa akaberarako “ Adimen anitzak haur eskola baten antolaketan” izenburuko lana eginen du. Lan honek Baztango Haur Eskolaren hezkuntza aztergai izanen du eta Baztan Haur Eskolaren eta Adimen Anitzen Teoria nola bateratzen diren ikertuko du.  Ikasle bakoitzak lana egiteagatik 500 euroko laguntza jasoko du.  Ortziralean epaimahaia bildu zen eta aipatu proiektuek deialdiko baldintzak betetzen zituztela ikusirik laguntza ematea erabaki zuen. E...
Blogger zerbitzuak eskainia