Mugimendu eskuindarrek ekainaren 3rako deitu duten manifestaldiaren harira, Nabarralde Fundazioko kideek manifestua idatzi dute sinadurak biltzeko. Dagoeneko 120 sinadura baino gehiago biltzen ditu dokumentuak, tartean Jose Mari Esparza, Arantzazu Amezaga, Juan Martin Elexpuru edota Iñaki Perurena, bertzeak bertze.
Ekainaren 3an, hainbat elkartek, pertsonak eta alderdi politikok manifestaldi bat antolatu dute Iruñean “En defensa de la bandera de Navarra” (Nafarroako banderaren defentsan) lemapean. Ekitaldi honek herrialdeko sinboloen defentsaren aldeko mobilizazio erraldoia izan nahi du, egun existitzen diren ustezko mehatxu larriei aurre egiteko. Zentzugabekeria honi dagokionez, guk, gizartearen hausturarekin eta gure sinbologiaren manipulazioarekin arduratuta gauden nafar talde honek...
Manifestu osoa irakurtzeko hemen
Sinatzeko, hemen