GARAn argitaratutako artikuluan ageri da egindako aurkezpenaren berri: 30 idazle eta hainbat kolektiboren lana, ikerketa, gogoeta eta praktikarako tresna.
Analisirako espazio aberatsa dira bestak: norbanako eta jendarte gisa gure bizia nola egituratzen dugun islatzen dute, eta, aldi berean, antolaketa hori iraultzeko eta disidentziarako sekulako gaitasuna dute. «Festak, genero-harremanak eta feminismoa» liburuaren xedea gure begirada zabaltzea da, plazeraz ahantzi gabe.