ETXEKO LANGILEEN LANARI BURUZ SOLASTU DA CYRILLE GALLION. SINDIKALISTA, ETA ETXEKO LANGILE OHIA

berrian egin dioten elkarrizketan dioenez, «Etxeko langileen lana errespetatu beharra dago»

Frantziako legeak bertze edozein behargini adinako eskubideak ematen dizkie etxeko langileei, baina Gallion kexu da haien lana ez dela aintzat hartzen, eta gutxietsita dagoela.


Hamabost urtez etxeko langile aritu zen Cyrille Gallion (Paris, 1968). Gaur egun, etxeko langileei informazioa eta prestakuntza ematen die. Frantziako legeek babes handiagoa ematen diete etxeko langileei Espainiakoek baino, baina beharginek egiten duten lanari duintasuna ematen ez zaion bitartean gutxietsita jarraituko dutela uste du. «Ez diegu errespeturik adinekoei; hori horrela ez den bitartean, ez dugu etxeko langileen lana baloratuko». CNTko sindikalista ere bada.

Elkarrizketa irakurtzeko hemen