EUSKAL HERRIAN SEI ETXETIK BATEAN EZ DA INOR BIZI

Datu hoiek ageri dira errolda azttertu ezkero. berrian agertu dutenez, Euskal Herriko etxebizitzen %8 pasa hutsik daude: 128.000 etxe ia. Beste %7 bigarren etxebizitza gisa erabiltzen dituzte; Lapurdin %22 dira horrelakoak.



Eguneroko bizimodurik ez dute egiten sei etxebizitzatik batean: ez da inor bizi egunerokoan. Errolda datuak aztertuta, hara Euskal Herriko egoera zein den: hutsik daude etxeen %8,4 (128.000 ia), eta %7,4 bigarren etxebizitza gisa erabiltzen dituzte, opor garairako eta (113.000 etxe). Aurreko urteetako datuen aldean, hau da joera: handitu egin da etxeen kopurua —adibidez, 2000n baino 481.000 etxe gehiago daude—, eta txikiagoa da etxe hutsen eta bigarrenen pisua —garai hartan, %10 ziren bigarren etxeak, eta %13 etxe hutsak—. Herrialde batetik bestera alde nabarmena dago, nolanahi ere: etxe huts gehien Araban daude (%12), eta gutxien, Lapurdin (%5); bigarren etxebizitzen portzentajea, hain justu, Lapurdin da handiena, alde handiz: %22 dira bigarrenak.

Dena irakurtzeko hemen