Gaur asteazkena arratsaldeko 19:00etan, Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako Museoan (Errotazar K. z/g Iruñea) gure TPS Tren Publiko eta Sozialaren proposamena aurkeztuko dute hitzaldi batean.
Garrantzitsua ikusten dugu orain daukagun trenaren hobekuntzaren ideia zabaltzea, eta kanpainak ez dira bukatzen manifestazio batekin. Hitzegiten jarraitu behar dugu ideia zabaltzeko eta jendeari konbentzitzeko, eta honetan gaude!!
Jakingo duzuenez, Nafarroarendako Tren Publiko eta Sozialaren (TPS) aldeko apustua egiten dugu garraiobide iraunkorra, herritarra eta demokratikoa delako. Egungo Nafarroako Gobernua bultzatzen ari den Abiadura Handiko Trena (AHT/PAT) proiektu antisoziala, antiekologikoaeta baliabide ekonomikoen eta energetikoen xahutzailea da, eta beraz, ez da inondik ere egokia Nafarroarentzat. Horrexegatik hainbat ekintza egin ditugu gure TPS proposamena zabaltzeko, eta gauza bera jarraituko dugu egiten. Bihar hitzaldia dugu Iruñean, baina ostiral honetan ere Lekunberrin aurkeztuko dugu gure TPS (arratsaldeko 19:00etan, Ontza Elkartean, Lekunberri). Proposamenari buruz hemen duzu informazio gehiago: http://www.sustraierakuntza.orGarrantzitsua ikusten dugu orain daukagun trenaren hobekuntzaren ideia zabaltzea, eta kanpainak ez dira bukatzen manifestazio batekin. Hitzegiten jarraitu behar dugu ideia zabaltzeko eta jendeari konbentzitzeko, eta honetan gaude!!