Iruritako Dorrearen zaharberritzeari buruz sortu den eztabaidaren harira, Baztango Udalak lanen zuzendariarekin Leopoldo Gilekin bilera irekia antolatu du.
- NOIZ: Azaroaren 28an, asteartea. atsaldeko 18:00tan
- NON: Iruritako gizarte bilgunean
Leopoldo Gilek Dorrean egiten ari diren lanei buruzko argibideak emanen ditu. Bilera herritar guztiei irekia dago eta, bertan, herritarrek beren zalantzak eta arrangurak agertzen ahalko dituzte.