EUSKALKIDE EGITASMOA MARTXAN

euskalkide bilaketarekin bat datozen irudiak




Euskalkide orain dela urte batzuk abiatu zen ekimena da eta ordutik urtero antolatzen da. Honek hainbat helburu dituela erran daiteke, hala nola, tokian tokiko mintzamolde jatorrak ikastea, hizkuntza portaeran eragitea, adineko pertsonekin hartu-emanak sortzea, hauen esperientziaz ikastea eta nola ez, euskaraz solasteko eremuak eskaintzea.

Aurten Elizondon eta Donezteben eginen da.
  • Elizondon, otsailak 2, 16 eta 23an. Ortziraletan 17:00-18:00.
  • Donezteben, otsailak 17 eta 24ean. Larunbatetan 11:00-12:00.

Informazio guzia ikusteko hemen klikatu.

Izen emateko: 610 920 673 telefonoan edo solaslaguna@topagunea.eus helbidera idatzi.