Gaur goizean
Magna enpresako zuzendari nagusi berria Baztango Udalarekin bildu da,
-alkatearekin eta bi zinegotzirekin- eta udaleko ordezkariei jakinarazi die
Erdizeko harrobi proiektuari buruzko tramitazioa hasi nahi dutela. Ondoko
egunetan Nafarroako Gobernuan proiektuaren memoria aurkeztuko dute eta
Nafarroako Gobernuak nolako ingurugiro txostena egin behar duten zehaztuko du.
Baztango Udaleko
ordezkariek berria kezka handiarekin hartu dute eta Magnako zuzendari nagusiari
Erdizeko bazkaleku komunalak duen balio ekonomiko eta ekologiko handia
oroitarazi diote, baita orain hamar urte harrobi proiektuaren kontra izandako
mobilizazio handiak ere. Aldi berean, herri-lurrei buruzko erabakiak Baztango
Batzar Nagusiak hartzen dituela erran diote.