Baztango
Agroekologia Eskola Herritarraren barnean garagardoa egiteko ikastaroa hasi
zuten ortziralean Arizkungo Gamioxarrean. Pare bat urte dira Elizondoko Aise
elkartean garagardoa egiten hasi zirela eta bertatik sortutako Aparra
garagardogileak taldeko kideek ikasitakoa bertaratutakoekin elkarbanatu zuten.
Horrela Txomin Petrikorenak maltarekin
egiten den Belgian pale ale garagardoaren azalpenak eman zituen: malta ur beroan
beratu, orantza eman, otsaihen edo lupuloarekin irakin, hoztu, hartzitzeko
ontziratu… Denera bortz ordu inguruko lanaldia; baina garagardo desberdinak
dastatzeko eta mokaduak tartekatzeko astiarekin.
Behin
ontziraturik aste batez hartzitzen utziko dute eta ondoko ortziralean garagardoa
botilaratuko. Azkeneko hitzordua ereiaroaren 29an izanen da, eta egindako
garagardoa dastatzeko aukera izanen dute.