ilbeltza.eus web orriko azken argitalpenean beltzometroari erantzun dio Castillo Suarezek bere belztasun guzia erakutsiz. Zein ote da bere beltzik maitatuena, zein ustelena?
1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?
Ez dakit nobela beltzak ziren ere, beharbada misteriozkoak gehiago. Altsasuko Urteaga liburu dendan erosten nituen Agatha Christieren eleberri guztiak eta berehala irakurri. Seguru gordeta dituela gure aitak oraindik.
2.- ETA EUSKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?
Etxerako bidean dago Edorta Jimenezen eleberria: Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua. Badut jakin-mina (H)ilbeltza bekara aurkeztutako egitasmoa izan zelako abiapuntua: egitasmoa egitate bihurtua.
Dena irakurtzeko, klikatu hemen