SOLASLAGUNEK DURANGOKO AZOKA BISITATU ZUTEN

Joan den larunbatean, aurtengo hirugarren saio osagarria izan zuten Solaslagunek. Durangoko Azokarat joan ziren, egunpasa. 
Autobusa goizeko 9:00ak aldera abiatu zen Doneztebetik eta ondotik, Beran, Hondarribian eta Hernanin egin genituen geldialdiak, bertako mintzalagunak ere jasotzeko. Denetara, 15 bat lagun elkartu ginen. Bidaia laburra egin zitzaigun, autobusean solas eta solas ibili baikinen.

11:30ak jotzeko zirela ailegatu ginen Durangora. Zerua garbi-garbi bazegoen ere, hotz egitenzuen eta horregatik, Plateruena Kafe antzokira joan ginen, kafetxo edo pinto on batekin barrenak goxatzeko. Oraindik goiz samar izan arren, nabari zen azoka eguna zela, jende anitz baitzen Landako gunearen inguruan.

12:00etan, Landako gunearen atarian, Euskal Herriko bertze hainbat tokitako mintzalagunekin bildu ginen. Handik, Irudie neara Durangoko Azokako bideoa eta filmen guneral rjoan ginen, denak elkarrekin. Tamalez, ez genuen gunea bisitatzeko aukerarik izan, baina jende ezagun anitz gurutzatu genuen (Patxo Telleria antzerkigilea, Bernardo Ataga idazlea, .) eta taldeko argazki dotorea ateratzeko ere probestu genuen


Lotura honetan ikus dezakezue ekintzaren kronika osoa.