NOBELA BATEN AIPAMENA ILBELTZA.EUS WEB ORRIAN

Ilbeltza pasatuta, otsaila akitu hurren, baina (H)ilbeltza webguneak hornitzen segitzen du.  Miren Gorrotxategiren testua argitaratu dute hontakoan. Generoaz galdegin diote Miren Gorrotxategi idazleari eta KURT WALLANDER EDO ARRUNTASUNAREN AZALPEN GORDINA ekarri du web gunerat: 

Pasa dira hamarkada batzuk iparraldetik etorritako eleberri beltzak gure apalategiak lehenengoz gogor astindu zituenetik. Haize purrustada bat, moda iragankor bat baino izan ez zitekeena ondo finkatu zen ordea, eta urtetik urtera iristen zaizkigun idazle eskandinaviarren lanei esker, gero eta luzeagoa da beltzaren itzala gurean. Eta iparraldeko nobela beltzak inoiz aitarik izan badu, hori Henning Mankell (1948-2015) suediarra izan da.