Baztango Talde Feministak antolaturik, hemen duzue Feminikasten 2.0 egitasmoa, igorri diguten prentsa oharrean bildutako mezuaren arabera:
"Aurten,
bigarrenekoz, FEMINIKASTEN antolatu dugu. Bizitza antiojo moreekin ikusten
ikasteko hilabetero solasaldi, proiekzio, tailer edo erakusketa bat izanen dugu
Baztango xoko desberdinetan.
2019-2020
ikasturteko lehendabiziko hiruhilekoan 3 saio izanen ditugu, bat hilabeteko. Saio
bakoitzean gai desberdin bat landuko dugu, bet ere feminismoarekin harremana
izanen duena. Lehendabizikoa irailaren 27an izanen da. Zauria(k) proiektua
aurkeztera etorriko zaizkigu egileak. Arizkunenea kultur etxean izanen da,
Elizondon arratsaldeko 19:00etan. Zauria(k) proiektua, eromena, ezinegona eta
osasun mentala ikuspegi feminista batek lantzen duen dokumentala da, sufrimendu
psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen eta 9 emakumeren errealitateak
barne hartzen dituena. Dokumentala proiektatu ondotik honen inguruko solasaldia
edukiko dugu egileekin.
Bigarrena urriaren
19an izanen da. Lehengo urteko arrakasta ikusita aurten ere horren beharrezkoa dugun
autodefentsa feminista tailerra izanen dugu. Egun osoko tailerra izanen da,
goizean 10:00etan hasiko da eta arratsaldean 16:00etan. Tailerrean parte hartu
nahi dutenek posta elektroniko bat bidali beharko dute baztangohaizefeminista@gmail.com
helbidera. Tailerra EMAGINen esku izanen da
Hirugarrena eta
hiruhilekoa akitzeko “Euskara eta feminismoa: genealogiatk egungo erronketara” hitzaldia
ematera Saioa Iraola etorriko zaigu. Gaur, euskalduntasunaz eta feminismoaz ari
gara plazetan, baina zer nolako bidea egin izan dute elkarrekin? Zein da lotura
horren genealogia posible bat? Gaur egun, elkartzen ote dira bi bide horiek?
Hitzaldi honetan hainbat elementu zein hari mutur josten ahaleginduko da hizlaria,
atzokoaz, gaurkoaz zein biharkoaz: emakumeez aritu, atzoko komunitate
femeninoez eta gaurko komunitate feministez. Genealogiaz, elkarguneez,
bidegurutzeez, gatazkez eta erronkez. Eta azkenik, hainbat ondorio eta galdera
partekatzeko aukera izanen da".