LANDA BEGIRADAK JARDUNALDIEN AURKEZPENA EGIN DUTE GAUR.


Baztango udalean Joseba Otondo alkatea eta Florentino Goñi zinegotziak ondoko asteetan izanen diren ekitaldien berri eman dute. Landa Begiradak gogoetatzeko gunea dela erran dute, halaxe adieraziz:

Landa begiradak landa eremuari buruzko gogoeta kritikoa pizteko elkargunea da. Adierazpide desberdinen bidez oraingo garai eta jendartean orokorrak diren hizpideak landa-eremuen berezitasunetik aztertuko dituena.

Landa-eremuei buruzko agenda politiko eta publikoa lehiatzeko sortzen den gogoeta gunea da, landa-eremuko egiazko arazoak eta erronkak zein diren identifikatuz eta horiei buruz hausnarketa eta esku hartzeak bulkatuz.

Landa-eremuei buruzko iruditegi berriak sortzeko nahia ere bada; gainbeheran eta egiturazko krisian diren lurraldeak izanagatik, sortzaileak eta erakargarriak diren espazio sozialak izaten ahal direlako. Azken batean, landa eremu biziak izateko egin beharreko trantsizio sozial eta ekologikoaren nondik norakoa zirrimarratu nahi du.

Hiru ekitaldi izanen dira:

  • Azaroaren 18a, igandea: PETIT PAYSAN  pelikularen emanaldia Emanaldia jatorrizko bertsioan gazteleraz azpidatzea
    • Iruritan, Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. 19:00etan
  • Azaroak 21a, asteazkena: MINTZALDIALanda eremuaren garapenean ekonomia eta hizkuntza eskutik. Mexikoko nahuatl hizkuntza eta TOSEPAN kooperatiba taldearen kasua, Lizbeth Sanchez Ortiz
    • Arizkunenean, 19:30etan. Antolatzailea: Garabide elkartea
  • Azaroaren 24an, larunbata: José Bové frantziar sindikalista eta europarlamentaria landa eremuen eta nekazaritzaren etorkizunari buruz arituko da. Euskarara aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.
    • Arizkunenean 11:00etan 
  • Azaroaren 26an, astelehena: Adinekoen zaintzarako udal planaren aurkezpena
    • Hizlaria: Iñaki Buitron Arcinnova, aholkularitzako teknikaria
    • 18:00etan Arizkunenean