"Herrian"
lelopean irailaren 14rako manifestazioa deitu dute 11/13 sumarioko auzipetuek.
Izan ere, irailaren
16an hasiko da Espainiako Entzutegi Nazionalean 47 euskal herritarren aurkako
epaiketa. Bost eta sei urte igaro dira atxilotuak izan zirenetik; batzuk
espetxeratuak izan ziren, eta denak auziperatuak. Orain 601 urte arteko
espetxe zigor eskaera egin du fiskalak beren aurka.
Zer egin dute espetxe eskaera luze hauek
merezi izateko? Hauexek dira beraien delituak:
-Presoen eta
erbesteratuen osasuna artatu dute. Horretarako mediku eta psikologo sare bat
antolatzea, eritasun larriak dituzten preso eta erbesteratuei zuzeneko
jarraipena egitea eta egoera hauek gizarteratzea izan da beren lana.
-Euskal preso
politikoen eskubideen aldeko mobilizazioak antolatu dituzte. Horretarako
jendarteko sektore zabalekin harremanak egin, orotariko kolore politikoekin
elkartu eta beren aldarrikapenek babes zabala jaso dute.
-Presoen eta
erbesteratuen defentsa juridikoa egin dute, bai epaitegietan eta bai
espetxeetan. Horretarako abokatu sare zabala antolatu dute, ezarritako
salbuespeneko legedia behar zen toki guztietan salatuz.
-Presoen eta
erbesteratuen senide bezala antolatu dira, ezarri zaien zigor gehitua
arintzeko. Bereziki sakabanaketa politikaren ondorioak gainditzeko lan egin dute.
-Preso eta
erbesteratuentzat bitartekari lanak egin dituzte, hauek ere gizarteko sektore
ezberdinekin harremanak izan zitzaten, egunerokotasun politikoari zegozkion
beraien ekarpenak egin eta eragile ezberdinenak jaso ahal izateko.
Auzipetuek dei
zabala egin dute irailaren 14an, epaiketaren bezperan, denon artean manifestazio
handi bat antolatzeko Bilbon.
Baztanek ere bere aletxoa jarri nahi du manifestazio honi
begira eta, honela, bertako herritarrei deia luzatzearekin batera, autobusa antolatu
da, eguerdiko 14.30etan, Baztanesatik, aterako dena. Apuntatzeko Intza,
Zubipunta edo Dolaetxean eman daiteke izena, irailaren 12a baino lehen.