Euskararen jatorrian
arakatu nahi izan du Juan Miguel Munarriz elizondotarrak “Euskararen genesiaz”
bere liburuan, zeina Pamiela argitaletxeak argitaratu duen berriki. Liburuaz
eta bere ikerketaz aritzeko hitzaldia eskainiko du, irailaren 27an, datorren ortziralean, 19.00etan, Arizkunenean.
Euskararen jatorria
oraindik argitu gabeko afera da eta hainbat teoria eta hipotesi badira han
hemen. Juan Miguel Munarrizek bere aletxoa jarri nahi izan du jatorria
argitzeari begira eta horretarako erabili duen teknika euskarazko esaldiak
aztertzearena izan da.
Egun erabiltzen
diren esaldiak abiapuntu hartuta, modernoak eta zaharrak bereizi ditu, horrela,
geruzaz geruza, hizkuntzaren geruzarik zaharrenera iritsi eta orduko euskararen
gorabeherak sakontzeari ekiteko.
Amets batean topatu
omen zuen Juan Miguel Munarrizek euskararen jatorria aurkitzeko giltza:
aztarnategi arkeologikoetan bezala jokatu behar zen, kapa berriak kendu eta
zaharrenak topatzeko, eta horrela egin du.
Gaia, euskara, baztandarren
oso interesekoa den neurrian, aukera polita profitatuko da datorren ortziralean beraz, hainbat xehetasun eta kontu entzun eta galdetzeko.