Ferietan Gaztetxean egitarau berezia


Elizondoko Feriak direla eta, Gaztetxeak egitarau berezia antolatu du ostiralerako, hainbat kontzertu tartean izanen direlarik.

Urriaren 25ean, ostiralean, goizez abiatuko da Gaztetxearen egitasmoa: 11.00etatik 15.00etara postua paratuko dute, hainbat material saltzeko. 

Arratsaldeko 18.00etan, berriro, Gaztetxeko ateak zabalduko dira nahi duenak bertako giroaz gozatzeko; eta 23.00etatik aurrera kontzertuak izanen dira: SMOG, Mihise eta Tirri&Terirekin.