Europako
Nekazaritza Politika Bateratuari buruz aritzeko 70 lagun baino gehiago elkartu
ziren irailaren 27an Elizondon egindako EHUren udako ikastaroan.
Baztango Udalaren
eta Etxalde mugimenduaren parte hartzearekin Europako Batasuneko politika
publiko garrantzitsuenetako bati buruz gogoeta egin zuten Euskal Herri guztitik
etorritako jendeek. Horretarako, egun osoko egitarau mamitsua izan zuten,
unibertsitateko irakasleen hitzaldiak, nekazarien sindikatuetako ordezkariekin
mahai-ingurua …
Aipagarria ere bai
elikadura iraunkorrari buruzko nazioarteko adituen taldeko Francesco Ajenaren
parte hartzea. Bruselasetik IPES-FOODek Nekazaritza Elikadura Bateratuari buruz
egin duen proposamena aurkeztera etorri baitzen. Nekazaritza Politika
Bateratuak urtero 60.000 milioi euroko aurrekontua du, Europako aurrekontuaren
%38.
Baztanen, adibidez,
urtero 4 milioi euro inguru banatzen dira. Hala ere lehen sektoreak eta landa
eremuek gainbehera segitzen dute. Horri buruz gogoeta egin zuten Elizondon, baita momentu honetan 2021-2027 urteetarako negoziatzen ari diren Nekazaritza Politika
Bateratu berriari buruz ere.
Ikastarora
etorritakoek Baztango Zaporeakek bertako produktuekin emandako otamena dastatu
ahal izan zuten. Modu berean, bazkaria tokiko elikagai agroekologikoekin egin
zen.