2020ko ekaina eta
uztaila artean,UEFAk Eurokopako 16. edizioa ospatuko du. Espainiako futbol
federazioak Bilboko San Mames
futbolzelaian taldeen faseko 3 partida eta final zortzirenetako partida bat
jokatuko direla erabaki du.
Egoera honen
aurrean, Bilbao 2020 Eurokopa honi ez! ekimena martxan jarri da. “Eurokopa
hau ez dugu nahi, ez Bilbon ez Euskal Herriko beste edozein hiritan ere”, diote
ekimeneko kideek.
“Euskal selekzioari
ofizialtasuna ukatzen zaion bitartean, gure zapaltzaile zuzenak diren
Espainiako eta Frantziako Estatu burgesen selekzioek Bilbon jokatzeko aukera
izango dute, euskal burgesiaren babesarekin nahi ez dugun txapelketa inposatuz.
G7arekin edo Espainiako ltzuliarekin egin duten bezala, Espainia eta Frantziako
estatuek aukera guztiak baliatuko dituzte Euskal langileriaren proiektu
nazionala berriz ukatzeko. Izan ere, Espainiako estatuak Euskal Selekzioari
ateak ixten dizkion bitartean, Bilbo Espainiako hiria bailitzan saltzen du
nazioartean,EAJk ordezkatzen duen burgesia autonomistaren konplizitatearekin”.
Ekimen honen aurkezpena eginen da Elizondoko Gaztetxean, azaroaren 22an, ostiralean, 19.00etan hasita.