Abenduaren 14 eta
15ean Nafarroan, Iruñean eta Elizondon, “Lurra Sentituz. Emakumeok
elkarrekin ereiten”, elikadura burujabetza, feminismoen eta lurraldearen defentsaren
inguruko foroa burutuko da, Mugarik Gabe Nafarroa, Mundubat eta IPESen
eskutik eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Helburua bizitza,
zaintza eta lurraren defentsa erdigunean jartzeko apustu komuna duten
korronteen artean zubiak eraiki eta borrokak elkarbanatzea da. Bizitza eta
lurraldearen defentsaren inguruan hausnartu eta borrokatu nahi duten kolektibo,
elkarte eta emakume anitzei zuzenduta dago.
Abenduak 14, Iruñean,
Plazara!n (Kale Nagusia, 31) emango zaio hasiera jardunaldiari, elikadura burujabetza eta korronte feminista
ezberdinen artean sor daitezkeen elkarrizketen mahai gaineratuz.
Arratsaldean, aurreko
edizioan Antzara auzo gunean burutu zen “feminismo baserritar eta herrikoa” foroan
ateratako zenbait ekintza konkretu artikulatzen arituko dira taldeka, hauen
artean herrien eta hirien arteko elkar ezagutza eta saretzea nola hobetu hausnartuz.
Jardunaldia Zabaldin bukatuko da,
“Malezas” musika taldearekin.
Abenduaren 15a,
Elizondora gerturatuko da foroa ibilaldi tematiko bat egitera, bertako emakume
ekoizle agroekologikoekin eta Baztango bi proiektu espekulatibo geldiarazteko
lanean diharduten bi kolektiborekin: Erdiz Bizirik eta Aroztegia
eta gero zer?
Bukatzeko
etorkizunerako lan lerro komunak proposatuko dira eta manifestu baten irakurketarekin
amaituko da.