Larungo ekimena bertan behera


Gure Esku mugimenduak adierazi duenez, bertan behera geratu da datorren larunbatean, azaroaren 16an, Larungo kaskoan egin nahi zen ekimena. Horren arrazoia, iragarrita dagoen eguraldi txarra eta, ondorioz, mendi kaskoan egin nahi zen irudia egoki osatzeko ezintasuna. 

Ekimena ez da baztertu ordea, eta data berria laster iragarriko dutela adierazi du Gure Eskuk.